DMCorporativewww.caminosantiagogipuzkoa.com

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

4. Etapa - Orio-Zarautz

Distantzia kilometrikoa: 6,8 km

Antzina, erromesak doan joaten ziren Orioko itsasadarraren beste aldera txalupa batean, erregeak hala aginduta

Marinel-ohitura sakoneko herri honetara sartu baino 200 metro lehenago, Done Jakue Bidea benetan maite duen Rosa Arrutiren aterpetxea dago ezkerrean. Harrizko kale batean barrena sartu gara Orion. Bariko San Nicolas parrokia-elizaren atari handira helduko gara. XVIII. mendearen hasieran bukatu zuten eta lehengo elizaren gainean egin zuten. Erretaula nagusiak rococo estiloaren ezaugarriak ditu eta Kristo gotiko bat kontserbatu du. Elizaren bi sarrerak komunikatuta daude elkarrekin eliz atari handi baten bidez eta agerian geratzen da tenpluak iraganean hiria defendatzen izan zuen lana. Kale nagusian, Done Jakue bidearen Euskadiko lehen interpretazio zentroa bisitatu ahal izango dugu, eman beharreko hurrengo urratsei buruzko informazioa biltzeko.

Bariko San Nikolas eliza, Orion
Bariko San Nikolas eliza, Orion Done Jakue bidearen interpretazio zentroa, Orion Itsas-Pasalekua Orion Orioko ikuspegia, airetik
Perfil Hondarribia - Orio-Zarautz

N-634 errepideko zubitik Orioko itsasadarra gurutzatu ondoren, –antzina, erromesak doan igarotzen ziren txalupa batean, erregeak hala aginduta– ertzetik joan eta hainbat eraikuntza ikusiko ditugu parean. Itsasadarraren ezkerreko aldetik doan errepidea hartuko dugu Oribarzar hondartzara arte eta azkenik, San Pablo baseliza ikusiko dugu. Itsasadarraren bokalera iritsi eta A-8 autobidearen azpitik jarraituko dugu, Txurruka aterpetxearen parera arte. Torretxo eta Oribar baserriak inguratu eta apur bat jaitsi ostean, Talaimendi mendia ikusiko dugu, txakolina egiteko mahastiz betetako zelai ugariak agerian dituela.

Jaisten jarraituz gero, bideak Zarauzko Talai-Mendi kanpinaren paretik egiten du aurrera. Une batez hemen atseden hartzen badugu, Zarautz herriaren, inguruko mendien eta Zarauzko hondartzaren panoramika paregabeaz gozatu ahal izango dugu. Isabel II. erreginak bataiatu zuen Zarauzko hondartza luzea. Izan ere, Gipuzkoako herri honetako eta Lekeitioko hondartzak oporrak igarotzeko egokienak zirela erabaki zuen erreginak. Mendian zehar, Agirrebekoa baserriaren ondoan, eskuinetik errepidea hartu eta Zarautzera ailegatuko gara Nafarroa kaletik.

Lotura Interesgarriak

www.costavasca.org
www.oriodonejakue.net
www.caminosnorte.org
www.oriora.com
www.turismozarautz.com
www.zarautz.com
www.euskaditurismo.net


Perfil




 

Kostaldeko Bidea

1. Etapa
Hondarribia-Lezo-Pasaia
2. Etapa
Pasaia-Donostia
3. Etapa
Donostia-Orio
4. Etapa
Orio-Zarautz
5. Etapa
Zarautz-Getaria-Zumaia
6. Etapa
Zumaia-Itziar-Deba
7. Etapa
Deba-Markina Xemein

Barrualdeko Bidea

Eguraldia

© 2010 Departamento de Deportes y Acción Exterior Eskubide guztiak babestuak.
DM Corporative erabiliz eraikitako web orria
© 2010 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua