DMCorporativewww.caminosantiagogipuzkoa.com

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

3. Etapa - Donostia-Orio

Distantzia kilometrikoa: 16 km

Donostiako postal zoragarri batek emango dio ongietorria bidaiariari, Zurriola hondartza eta Urgull mendia aurrean dituela.

Donostiako postal zoragarri batek emango dio ongietorria bidaiariari, Zurriola hondartza eta Urgull mendia aurrean dituela. Hainbeste ibili eta gero nekatuta, Jakintza ikastolaren aterpetxean hartu ahal izango du atseden, hondartza ondoan. Hori bai, uztailean eta abuztuan irekitzen dute soilik. Gainerako hilabeteetan, hiriko beste puntan dagoen La Sirena aterpetxean hartu dezake ostatu. Zurriola hondartzatik Gros auzotik barrena sartuko da hirian. Rafael Moneo arkitektu ospetsuaren Kursaal Kongresu Jauregia, Victoria Eugenia antzokia eta María Cristina hotela ezagutuko ditu erromesak, Boulevard-era heldu arte.

Kursaal kongresu Jauregia, Donostian
Kursaal kongresu Jauregia, Donostian Victoria Eugenia antzokia, Donostian Donostiako portua Konstituzio enparantza, Donostiako alde zaharrean Andre Mariaren Basilika, Donostian San Bizente Eliza, Donostian Miramar jauregia, Donostian Kontxako badiaren ikuspegia Igeldotik Irudia Agitiko bidetik, Igeldon San Martin baseliza, Orion
Perfil Donostia-Orio

Alde batera Alde Zaharra dago eta, bertan, portua (Erdi Arotik pasa den mende amaierara arte Donostiako merkataritza-mugimenduaren protagonista), Aquariuma, Untzi-Museoa, San Telmo Museoa, Konstituzio Enparantza, Koruko Andre Mariaren Basilika eta hiriko eraikuntza zaharrena, San Bizente eliza. Donostiako alde zaharretik ostera egin ondoren, Kontxako pasealekuan zehar jarraituko du erromesak. Amaieran, Miramar Jauregia aipatu beharra dago, estilo ingelesa duen eraikina eta 1893 eta 1930 urteen artean errege-familiaren udarako etxe izan zena. XIX. mendean eraiki zuten, erromes ugariren ostatu izandako antzinako komentu baten hondarren gainean. Ondarreta hondartzatik Igeldo mendirantz abiatuko da. Derrigorrez egin beharreko txangoa da: alde batetik, menditik beha daitezkeen bistengatik eta bestetik, bidaiariak handik jarraitu behar duelako derrigorrez Oriorantz.

Kosta albotik igarotzen diren bideetatik txango lasaia eginda, Orioko lehen baserriekin egingo du topo. Apur bat jaitsi eta gero, San Martin de Tours baselizara doan galtzada zaharrari ekingo dio. Orioko alde zaharra berehala izango du aurrean. Bertan dagoen Patroi Santuaren irudi plateresko ederraren ataria erromesen ospitale gisa erabili zuten garai batean.

Lotura Interesgarriak

www.costavasca.org
www.oriodonejakue.net
www.caminosnorte.org
www.sansebastianturismo.com
www.donostia.org
www.oriora.com
www.euskaditurismo.net



 

Kostaldeko Bidea

1. Etapa
Hondarribia-Lezo-Pasaia
2. Etapa
Pasaia-Donostia
3. Etapa
Donostia-Orio
4. Etapa
Orio-Zarautz
5. Etapa
Zarautz-Getaria-Zumaia
6. Etapa
Zumaia-Itziar-Deba
7. Etapa
Deba-Markina Xemein

Barrualdeko Bidea

Eguraldia

© 2010 Departamento de Deportes y Acción Exterior Eskubide guztiak babestuak.
DM Corporative erabiliz eraikitako web orria
© 2010 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua