DMCorporativewww.caminosantiagogipuzkoa.com

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

1. Etapa - Hondarribia-Lezo-Pasaia

Distantzia Kilometrikoa: 16,2 Km.

Hendaiatik abiatuta, bi modu daude Bidasoa ibaia zeharkatu eta Gipuzkoan bideari ekiteko: Santiago zubitik Irun aldera edo txango atsegin batean itsasontziz Hondarribiara arte.

Hondarribian, multzo harresitua eta hiria menderatzen duen Carlos V. Enperadorearen gotorlekua nabarmen daitezke hirigune historikoan. Santa Maria atea igarota alde zaharretik irten ondoren, Santa Engrazi baselizara garamatzan argibideak jarraituko ditugu. Baselizaren aldamenean, Santiagotxoraino doan bidearen hasiera markatzen duten eskailerak daude. Landa-paisaia batean barrena, Guadalupeko Santutegira (XVI. mendea) helduko gara. Izen bereko gotorlekua dago gertu eta bi aukerarekin egingo dugu topo: batetik Jaizkibel aldera igo gaitezke (543 metrora iristen da dorre ugari dituen bidetik) edo, bestetik, mendiaren hegoalderantz abiatu gaitezke malda gutxiko bide errazetik.

Carlos V.aren gaztelua, Hondarribiako Arma Plazan
Carlos V.aren gaztelua, Hondarribiako Arma plazan Hondarribiako hirigune historikoa Santa Maria Atea, Hondarribiako hirigune historikoan Hondarribiako hirigune historikoa, Bidasoa ibaiaren ertzean Guadalupe baseliza, Hondarribian Kristo Santuaren Basilika, Lezon Kristo Santuaren irudi gotikoa, basilikaren barnealdean
Perfil Hondarribia - Lezo - Pasaia

Tontorretik hurbil, ibilbide nagusiak behera egingo du Lezo aldera, kostaldeko Done Jakue Bideko mugarrira. Oiartzun ibaiaren bokalearen ondoan eta Pasaiako badiaren oinean, San Joan Bataiatzailearen parrokia-eliza eta Kristo Santuaren basilika (XVII. mendea) bisita daitezke. Fede handiko tokia da basilika eta bizargabeko Kristoaren irudia gurtzen dute bertan.

Lezotik irtenda, Pasai Donibanera garamatza bideak, Gipuzkoako marinel-herririk egiazkoena eta hobekien kontserbatu dena. 

Lotura Interesgarriak

www.oriodonejakue.net
www.caminosnorte.org
www.bidasoaturismo.com
www.oarsoaldea-turismo.net
www.lezo.net
www.pasaia.net
www.hondarribia.org
www.euskaditurismo.net



 

Kostaldeko Bidea

1. Etapa
Hondarribia-Lezo-Pasaia
2. Etapa
Pasaia-Donostia
3. Etapa
Donostia-Orio
4. Etapa
Orio-Zarautz
5. Etapa
Zarautz-Getaria-Zumaia
6. Etapa
Zumaia-Itziar-Deba
7. Etapa
Deba-Markina Xemein

Barrualdeko Bidea

Eguraldia

© 2010 Departamento de Deportes y Acción Exterior Eskubide guztiak babestuak.
DM Corporative erabiliz eraikitako web orria
© 2010 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua