DMCorporativewww.caminosantiagogipuzkoa.com

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

2. Etapa - Pasaia-Donostia

Distantzia kilometrikoa: 7,6 km

Pasai San Pedron abiatzen da bideko ibilbide ikusgarrienetakoa, itsaslabar ederren alboan.

Kostako Pasaia herria igaroko dugu. Alde zaharra portuko ertzarekiko paraleloan doan kalean aurkituko dugu. Badia menderatzen duen toki estrategikoan eraikitako Santa Ana baseliza (XVIII. mendea) bisitatuko dugu jarraian. Ondoren, gurutze latindarreko oina eta XVIII. mendeko erretaula barrokoa dituen San Joan Bataiatzailearen parrokia-eliza (XVII. mendea) ikus dezakegu. Victor Hugoren etxea –idazle ezaguna bertan bizi izan zen hainbat egunetan- atzean utzita, Roncesvalleseko guruztokiarekin egingo dugu topo. Portuaren bokalea zeharkatzen duen itsasontzia hartu eta Pasai San Pedron izango gara. 1774an eraikitzen amaitu zuten San Pedro eliza ezagutu ahal izango dugu.

Santa Ana baseliza, Pasai Donibanen
Santa Ana baseliza, Pasai Donibanen San Joan Bataiatzailearen eliza, Pasai Donibanen San Pedro eliza, Pasai San Pedron Pasaiako portuaren ikuspegi orokorra Pasaiako portua eta Zilarrezko itsasargia Bidea Ulia mendian barrena, Donostian
Perfil Hondarribia - Lezo - Pasaia

Kaiaren pareko marinelen etxe tipikoek aparteko xarma duen tartea iragartzen digute. Izan ere, hemen ekingo diogu bideko ibilbide ikusgarrienetako bati, itsaslabar ederren aldamenean. Bi aukera daude Donostiara heltzeko: San Pedron hasi eta errepidetik Donostiara doan txirrindularientzako hiri-ibilbidea; edo Zilarrezko Itsasargira iristen den mendi-ibilaldi bikaina. Antzinako ubide batetik doan kostaldeko ibilbidetik joango gara segidan. Akueduktuak garai batean zituen zubiak antzeman ahal izango ditugu txangoan. Harrizko bideak Ulia mendira eramango gaitu eta han, gora egingo dugu Erdi Aroan baleak ikusteko erabiltzen zuten talaia zaharrera arte. Mendiolako tontorrean, lurrezko bide batetik jarraituta, baserri bat atzean utzi eta Ulia parkean izango gara. Sarreran, aterpetxerako sarbideari jaramonik egin gabe, antzina Ategorrietatik Uliara zihoan trenbidearen bide zaharretik behera abiatuko gara. Bide eroso eta lasai batetik aurrera egin eta segituan Donostiako bista zoragarrienetakoa izango dugu aurrean. Zemoriya kalea hartuta, Donostiara iritsiko gara, Zurriola hondartzaren parera, hain zuzen ere.

Lotura Interesgarriak

www.oriodonejakue.net
www.caminosnorte.org
www.oarsoaldea-turismo.net
www.sansebastianturismo.com
www.pasaia.net
www.donostia.org
www.euskaditurismo.net



 

Kostaldeko Bidea

1. Etapa
Hondarribia-Lezo-Pasaia
2. Etapa
Pasaia-Donostia
3. Etapa
Donostia-Orio
4. Etapa
Orio-Zarautz
5. Etapa
Zarautz-Getaria-Zumaia
6. Etapa
Zumaia-Itziar-Deba
7. Etapa
Deba-Markina Xemein

Barrualdeko Bidea

Eguraldia

© 2010 Departamento de Deportes y Acción Exterior Eskubide guztiak babestuak.
DM Corporative erabiliz eraikitako web orria
© 2010 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua