DMCorporativewww.caminosantiagogipuzkoa.com

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

5. Etapa - Zarautz-Getaria-Zumaia

Distantzia kilometrikoa: 9,5 km

Etapa honetan Gipuzkoako portu zaharrenetako batera iritsiko gara: Getaria,
Juan Sebastian Elcano marinelaren eta Cristobal Balenciaga jostunaren jaioterria.

Talaimendi `behatokia´ atzean utzi eta segituan, San Pelaio baselizarekin egingo dugu topo XIII. mendean sorturiko herri honetan. Hirigunerantz abiatuta, Narros jauregiak (hondartzaren alde batean) emango digu arreta, hondartza ertzean dagoen 1536ko eraikin errenazentistak. Kostako herri honen alde batean dago, baita ere, Santa Maria la Real parrokia-eliza. Erretaula barroko zoragarria eta patroi santuaren irudi gotikoaz gain, aztarnategi arkeologiko interesagarri baten hondarrak ikus daitezke barnean.

Zarauzko hondartza
Zarauzko hondartza (Txema Fernandez - Fermin Etxeberria) Narros jauregia, Zarauzko hondartzaren ertzean (Txema Fernandez - Fermin Etxeberria) Santa Maria la Real multzo monumentala Zarautzen Santa Barbara baseliza Zarautzen Zrauzko ikuspegia Santa Barbaratik Getariako Ikuspegia Juan Sebastian Elcanoren eskultura Getarian San Salvador eliza, Getarian Askizuko San Martin baselizako tailua
Zarautz Getaria Zumaia

Parrokia aldamenean, Zarautz dorrea (XIV. mendea) gailentzen da, defentsarako euskal arkitekturaren adibide adierazgarria. Atseden hartu ahal izateko, interesgarria da jakitea Zumalakarregi kalearen 16. zenbakian dagoen aterpetxea uztailean eta abuztuan soilik dagoela irekita. Herriko beste aldean dagoen aterpetxea, aitzitik, urte osoan dago zabalik eta aldez aurretik erreserba egitea gomendatzen dute.

Getaria aldera abiatzeko, hirigune historikotik atera eta mahastiz beteriko aldapa handi batetik garai batean Zarautz eta Getaria lotzen zituen Erdi Aroko galtzadara helduko gara.

Lehen geldialdia Santa Barbara baselizan egingo dugu, 1707an berreraikia eta izen bereko landa-auzoan kokatua. Zarauzko bista zoragarriez goza daiteke bertatik. Bidea berrekin ondoren, tontor bat antzemango dugu eta han, Getaria herria: Juan Sebastian Elcano, Balenciaga eta Txakolinaren sorterria. Itsasertzean eraikitako oinezkoentzako pasealekutik ere joan gaitezke Zarauztik Getariara. Bi bideak garamatzate Getariako portura, Gipuzkoako porturik zaharrenetakora hain zuzen ere. Kostaldeko herri honetan San Salvador eliza gotikoak emango digu arreta batez ere, hain toki aldapatsuan eraikita egoteagatik. Herrerieta kalean barrena irtengo gara Getariatik, San Martin (Erromesen zaindaria) elizara (Askizun) garamatzan antzinako galtzada batetik. 2,5 kilometro egingo ditugu mahatsondo eta eukalipto artean Zumaiara heldu arte.

Lotura Interesgarriak

www.costavasca.org
www.oriodonejakue.net
www.caminosnorte.org
www.turismozarautz.com
www.zarautz.com
www.getaria.net
www.zumaia.net
www.zumaiaturismoa.com
www.euskaditurismo.net



 

Kostaldeko Bidea

1. Etapa
Hondarribia-Lezo-Pasaia
2. Etapa
Pasaia-Donostia
3. Etapa
Donostia-Orio
4. Etapa
Orio-Zarautz
5. Etapa
Zarautz-Getaria-Zumaia
6. Etapa
Zumaia-Itziar-Deba
7. Etapa
Deba-Markina Xemein

Barrualdeko Bidea

Eguraldia

© 2010 Departamento de Deportes y Acción Exterior Eskubide guztiak babestuak.
DM Corporative erabiliz eraikitako web orria
© 2010 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua