DMCorporativewww.caminosantiagogipuzkoa.com

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

6. Etapa - Zumaia-Itziar-Deba

Distantzia kilometrikoa: 11,8 km

Arrantzale, marinel eta erromesek debozio handia agertzen diote Itziarko amabirjinari, Deban.

Iritsi eta berehala, portua ikusiko dugu Zumaian. Halaber, Ignacio Zuloaga margolariaren etxe-museoa eta San Pedro eliza bisitatu ahal izango ditugu. Urolako (Aizkorrin jaio eta Zumaian itsasoratzen den ibaia) itsasadarra zeharkatu eta Zumaiatik irtengo gara Arritokieta kaletik. Done Jakue bidean gorantz joango gara asfaltaturiko errepide batetik, Zumaia eta Deba arteko kostaldean nagusi diren itsaslabarrez gozatzen dugun heinean. Kostaldeko zati hori biotopo babestu izendatu zuten 2009an.

Zumaiako irudi panoramikoa
Zumaiako Irudi panoramikoa Ignacio Zuloaga margolariaren etxe-museoa, Zumaian Zumaiako San Pedro elizaren barrualdea Marearteko zabalgunea eta flysch-a Itziarko Andre Mariaren Santutegia, Deban
Perfil Zumaia - Itziar - Deba

Itsasoak eragindako higaduraren ondorioz erliebean sorturiko eta `flysch´ izeneko eten ikusgarriek arreta emango digute. Historia geologikoaren milioika urte gordetzen dituzte ondoz ondoko geruza harritsuetan. Landa-ingurune zoragarri batean barrena, hainbat baserri ikusi eta errepideak ezkerrera egiten duenean, aurrez aurre jarraituko dugu gora doan bide batetik. Segituan Elorriaga auzora iritsi eta N-634 errepidera jaitsiko gara berriz ere. Gure hankak landu beharko ditugu errepidera igo eta jaisteko eta Kantauriko autobidea igarotzeko Itziarko gainera heldu arte. Itziarko Ama Birjinaren Santutegia bisitatuko dugu. Iparraldeko bidean, ezinbesteko geldialdia izan da urteetan zehar. Arrantzale, marinel eta erromes askok eta askok debozio sakona agertzen zioten. XVI. mendean beste tenplu batean gainean sorturiko eraikin honek Itziarko Ama Birjinaren XIII. mendeko irudia ageri du aldarean, lurraldeko amabirjinarik zaharrenetakoa. Itziarko gainetik N-634 errepidea zeharkatuko dugu berriro Itziarko hirigunerantz. Handik, kanposantuaren ondotik igarotzen den asfaltaturiko bidea hartuko dugu. San Roke baselizara, Debako zaindaria, iritsiko gara eta eskuinera joanez gero, antzinako galtzatik zehar Debako hirigune historikora.

Lotura Interesgarriak

www.costavasca.org
www.oriodonejakue.net
www.caminosnorte.org
www.zumaia.net
www.zumaiaturismoa.com
www.deba.net
www.debabarrenaturismo.com
www.euskaditurismo.net



 

Kostaldeko Bidea

1. Etapa
Hondarribia-Lezo-Pasaia
2. Etapa
Pasaia-Donostia
3. Etapa
Donostia-Orio
4. Etapa
Orio-Zarautz
5. Etapa
Zarautz-Getaria-Zumaia
6. Etapa
Zumaia-Itziar-Deba
7. Etapa
Deba-Markina Xemein

Barrualdeko Bidea

Eguraldia

© 2010 Departamento de Deportes y Acción Exterior Eskubide guztiak babestuak.
DM Corporative erabiliz eraikitako web orria
© 2010 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua