DMCorporativewww.caminosantiagogipuzkoa.com

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

7. Etapa - Deba-Markina Xemein

Distantzia kilometrikoa: 21,8 km

Aparaingo muinoan, Deba eta Mutriku artean, bat egiten dute kostaldeko eta barrualdeko bideek.

Garai batean bidaiari askok Deban ekiten zioten erromesaldiari. Ondare arkeologiko garrantzitsua eta anitza du herriak, Ekain kobazuloaren erreplikak, Ekainberrik, erakusten duenez. Okupazio paleolitikoaren hondar esanguratsuak gordetzen dituzte bertan, baita balio historiko sakoneko labar-pinturak ere. Aldi berean, Santa María la Real eliza (XV. eta XVII. mendeak) aipa daiteke. Tenplu gotiko errenazentista honek hamabi apostoluen irudiak erakusten dituen atari polikromatua kontserbatu du. Debatik irten eta bidearekin jarraitu aurretik, gomendagarria da kostaldeko Mutriku herritik txangoa egitea. Bertako arrantza-portua Gipuzkoako zaharrenetakoa da eta hirigune historikoan, XVIII. mendeko Montalibet jauregia nabarmentzen da, esaterako. Bisita honen ostean, momentuz kosta atzean utzita, Arno mendiak bereizten dituen Bizkaiko lurretan barneratzen den bidetik joko dugu.

Debako ikuspegi orokorra
Debako ikuspegi orokorra Santiago hondartza Deban Andre Maria eliza, Deban Debako Andre Maria elizaren barrualdea Ekainberri kobazuloen erreplikaren galeria Astigarribia auzoa, MutrikunPuerto de Mutriku Montalibet jauregia, Mutrikun
Perfil Hondarribia - Lezo - Pasaia

Bi aukera ditugu orain: Astigarribiatik doana bata, tradizionalena, eta Mutrikuko Calvariotik doana bestea, laburragoa, aldapa gutxiagorekin eta beraz, erromesek normalean nahiago dutena. Bigarren aukera honek lautada eta baso txiki batetik barrena eramango gaitu, zementuzko pista batera heldu eta Maiako Kalbarioren baselizara igo arte. Olatzerako noranzkoan jarraituko dugu Arnoape frontoia erreferentzia gisa hartuta eta Aparain muinora jaitsiko gara, bi bideek bat egiten duten puntura. Mendi-bide batean, bihurgune nabarmen bat igarota, artadiz beteriko bide bat zeharkatu (5,5 km.) eta Olatz auzoan izango gara. Mendi artean ezkutaturiko ingurune hau Bizkaitik oso gertu dago eta barreiaturiko baserri ugari ditu.
Olatzeko San Isidro baseliza da bertako eraikinik adierazgarriena.

Baseliza ikusita, errekaren ondotik doan asfaltaturiko pista hartu eta, pinudi artean, Gipuzkoa eta Bizkaia banatzen dituen Gorostolamendiko mendixkara ailegatuko gara. Ezkerrera abiatuta Jangoikomendi inguratuta, Arnoate baserrira garamatzan zementuzko beste pista batetik ekingo diogu, toki aparta atseden hartzeko. 100 metro baino gutxiagora, eskuinerantz abiatuko gara Sakoneta eta Amulategi baserrietatik igaro eta jaitsiera esanguratsu batera heldu arte. Mendixka batean bidea utzi eta eskuinerantz joango gara Markina-Xemein herria dagoen bailarara arte.

Lotura Interesgarriak

www.oriodonejakue.net
www.caminosnorte.org
www.deba.net
www.debabarrenaturismo.com
www.euskaditurismo.net



 

Kostaldeko Bidea

1. Etapa
Hondarribia-Lezo-Pasaia
2. Etapa
Pasaia-Donostia
3. Etapa
Donostia-Orio
4. Etapa
Orio-Zarautz
5. Etapa
Zarautz-Getaria-Zumaia
6. Etapa
Zumaia-Itziar-Deba
7. Etapa
Deba-Markina Xemein

Barrualdeko Bidea

Eguraldia

© 2010 Departamento de Deportes y Acción Exterior Eskubide guztiak babestuak.
DM Corporative erabiliz eraikitako web orria
© 2010 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua