DMCorporativewww.caminosantiagogipuzkoa.com

Historia

Kondairak dioenez, Santiago `Nagusiak´ ebanjelizatu zuen Iberiar Penintsulako iparraldea. Palestinan burua moztu ostean, bere bi jarraitzaile bidaia egiten ari ziren harrizko txalupa batean sartu zuten bere gorpua. Itsasontzia bere kabuz iritsi omen zen Galiziako kostaldera eta Ulla ibaian barrena igaro ondoren, Padronen hondoratu zen.

Libredon mendian lurperatu zuten hilotza eta, apurka-apurka, istorio hura ahaztu egin zuen jendeak. 813. urtean, ordea, eremutar batek hilobia aurkitu zuen, izar batek egindako distirek kokapen zehatza adierazi eta gero. Alfontso II. erregeak eliza txiki bat eraikitzeko agindua eman zuen orduan eta `izar-zelaia´ esan nahi duen Done Jakue izena jarri zion.

Aurkikuntzaren albisteak izandako hedapena une esanguratsua izan zen Historian. Erroma eta Jerusalem hiriez gain, milioika fededun eta bidaiarik Santiago aukeratu zuten erromesaldian abiatzeko.

Gipuzkoara iristean, Done Jakue bideak bi aukera ditu: Kostaldeko Bidea eta Barrualdeko Bidea.

Historialari askoren arabera, Barrualdekoa Kostaldekoa baino lehenagokoa da. Antza denez, Asturiaseko erreinuan –Kantauri itsasoko kostaldearen eremu zabala hartzen zuen– barrena hedatu zen santuaren aurkikuntzaren berria lehenik eta behin. Beraz, zentzuzkoa da pentsatzea lehen erromesek Kantauri itsasoko kostaldea jarraituz egiten zutela bidea.

Hala ere, Errekonkistak aurrera egin ahala, Barrualdekoak hartu zuen garrantzia gehiago, errazagoa eta babestuagoa zelako. Gainera, Nafarroako errege-erreginaren sostengua zuen.



 

Eguraldia

© 2010 Departamento de Deportes y Acción Exterior Eskubide guztiak babestuak.
DM Corporative erabiliz eraikitako web orria
© 2010 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua