DMCorporativewww.caminosantiagogipuzkoa.com

Kostaldeko Bidea

Bide Frantsesaren ostean ibilbide luzeko biderik jarraituena da Kostaldeko Bidea –edo Iparraldeko Done Jakue Bidea–. Horrez gain, historialari askok diotenez, Done Jakue Biderik antzinakoena da berau. IX eta X. mendeetan, Gipuzkoa eta Gaztela arteko komunikabideak hobetu gabe zeudenean, erromesek aukera hori hautatzen zuten. Kostaldeko desnibelak eta Gipuzkoako ibaien (Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba) bokaleetako bide-mozketak gainditu behar izaten zituzten arren, handik jarraitzen zuten.

Kostaldeko ibilbidean barrena, itsasoko paisaiaz gozatzeaz gain, mendi txikietan eta herrietan zehar txangoak egin ditzakegu, Gipuzkoa Kostaldeko eskualdeak ezagutzen ditugun heinean. Hondarribian hasita, Gipuzkoako itsaso eta mendietako paisaia bikainenak ikus daitezke. Mutriku marinel-herri ederrean amaitzen da, erromesak Bizkaia aldera abiatu aurretik.


Kostaldeko Bidea / Iparraldeko Bidea mapa handiago batean ikusteko
 
1. Etapa
Hondarribia-Lezo-Pasaia
5. Etapa
Zarautz-Getaria-Zumaia
2. Etapa
Pasaia-Donostia
6. Etapa
Zumaia-Itziar-Deba
3. Etapa
Donostia-Orio
7. Etapa
Deba-Markina Xemein
4. Etapa
Orio-Zarautz


 

Eguraldia

© 2010 Departamento de Deportes y Acción Exterior Eskubide guztiak babestuak.
DM Corporative erabiliz eraikitako web orria
© 2010 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua