DMCorporativewww.caminosantiagogipuzkoa.com

Barrualdeko Bidea

Mugan kokaturiko Irun herritik Araba lurralde historikoarekin mugan dagoen San Adrian tunelera doan Done Jakue bideak Gipuzkoako barnealdea zeharkatzen du. Europako iparraldea eta penintsulako goi-lautada komunikatzeko bide garrantzitsuenetakoa izan zen mendeetan zehar, baita XI. mendean Santiagora egindako erromesaldi kopuruak gora egin aurretik ere.

Europatik zetozen erromesek komunikazio-ardatz hori erabiltzen jarraitu zuten mendeetan zehar. Bazekiten Barrualdeko Bidea ez zela azkarrena baina bai, ordea, eroso, seguru eta babestua. Alfontso X. Jakitunak hiribildu indartuak sortu zituenez, ardatzaren garrantzia areagotu egin zen.

Ondare zibil eta erlijioso anitza bisitatu ahal izango du erromesak bidean, hala nola, Ama Xantalen baseliza Irunen –gurtzarako erabiltzen dute orain dela 2.000 urtetik– Idiakeztarren Erdi Aroko jauregia Tolosan, multzo artistiko eta monumentala Seguran edo San Joan de Letran basilika Ordizian. Arabara iritsi aurretik, Bideko txoko ederrenetako bat ezagutuko du bidaiariak San Adrian tunelean. Carlos I. enperadoreak burua makurtu behar izan zuen leku bakarra da munduan.


Barrualdeko Bideko mapa handiago ikusteko
 
1. Etapa
Irun - Hernani
3. Etapa (A)
Tolosa - Zerain
2. Etapa (A)
Hernani -Tolosa
3. Etapa (B)
Bidania - Zerain
2. Etapa (B)
Hernani - Bidania
4. Etapa
Zerain - Agurain


 

Eguraldia

© 2010 Departamento de Deportes y Acción Exterior Eskubide guztiak babestuak.
DM Corporative erabiliz eraikitako web orria
© 2010 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua