Santiagomendi baseliza (Astigarraga), Aizkorri mendigunea zeharkatzen duen San Adrian tunel ikusgarria edo Guadalupe eta Itziarko Ama Birjinak ikusteko bisita dira, besteak beste, Gipuzkoako Done Jakue bidearen mugarriak.
Gure lurraldera iristen ziren erromesek Kostaldeko edo Barrualdeko bidea aukeratu behar izaten zuten Santiago aldera jarraitzeko. Gaur egun, bi bide horiek gure lurraldea ezagutzeko aukera eskaintzen dute.